XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Hauxe izan da Jaungoikoaren Epaia - esan zuen maigu nagusiak zerura begira.
Eta gero Rebekari: - Legalki kendu dituzu zuren gainetik akusazioak. Libre zaude.
Orduan zaldi hots ikaragarri bat entzun zen.
Zelai ondoan geratu ziren zetozen zaldunak.
Eta horietako bat, Rikarko, horrela mintzatu zen: - Berandu iritsi naiz Brianen bizia salbatzeko.
Baina ez dezagun denborarik gal; Bohum, bete zure eginbeharra.
Gizona aurreratu eta Malvoisinen gainean eskua ezarriz, esan zuen: - Malvoisin, preso zaude.
Beaumanoir, harriturik, altxa egin zen.
- Baina nor zara zu tenplario bat preso hartzeko? - Nik agintzen dut hemen.
- Malvoisin, astebete pasa baino lehen, zu eta zure anaia biak hilik gertatuko zarete.
- Inglaterrako Rikardo Erregea naiz ni.